ARGAZKIEN LIZENTZIAK

Fototeka honetan ikusgai dauden argazki guztiek Creative Commons lizentzia libreak dituzte, ehunka argazkilarik ARGIAn hamarkada ugaritan osatutako hondare hau Euskal Herriarena dela sentitzen dugulako eta herriaren eskuetan jarri nahi dugulako. Argazkiak erabil daitezke baldintza batzuk errespetatuz gero. Kontsultatu eta erabili, beraz, egunero elikatzen jarraituko dugun fototeka honetako milaka argazkiak.

Argazki bakoitzaren azpian topatuko duzu argazki horrek zer lizentzia daukan.

Hauek dira aukerak:

  • CC BY-SA: Argazkia erabil dezakezu, beti ere egiletza aipatzen baduzu eta lizentzia berarekin zabaltzen baduzu.
  • CC BY-NC-SA: Argazkia erabil dezakezu, beti ere egiletza aipatzen baduzu, etekin asmorik gabe erabiltzen baduzu eta lizentzia berarekin zabalduz gero.
  • CC BY-NC-ND: Argazkia erabil dezakezu, beti ere egiletza aipatzen baduzu eta lan eratorririk egin gabe.

CC ikurra inguruan Some rights reserved
Kristina Alexanderson / CC BY 2.0

Pantaila osotik irteteko sakatu ESC